XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Konikak bi dimentsiotako Esub2 espazio euklidear errealean

X. Mauleon.

Ikuspegi grafiko-geometriko batetik, konikak edo ebakidura konikoak zeragatik deitzen dira horrela, kono-azal bati plano batek egindako ebakiduren bidez sortzen direlako.

Konoaren zuzen sortzaile batekiko plano ebakitzailea paraleloa denean, konikari parabola esaten zaio; bestela elipse edo hiperbola lortzen da, planoak konoaren orri bat ala biak ebaki ditzanaren arabera.

Ikuspegi algebraiko batetik, ondoko ekuazioak plano errealean adierazten duen kurbari konika esaten zaio: edo, laburzki, ; bertan, matrizea errenkada-matrize bat da, hain zuzen x zutabe-matrize iraulia, eta A edozein matrize erreal simetriko.

Koordenatu-ardatzen aldaketa egiten bada, (1) ekuazioa ere aldatu egiten da; eta, aldaketa egokiren bat aukeratuz gero, konikaren ekuazioa asko sinplifika daiteke.

Ondoren azalduko ditugun koniken ekuazio laburrak, ezagunenak eta erabilienak dira.